Webgune honetan nabigatzeak berekin dakar erabiltzaileak aipatutako baldintzak behar bezala onartzea eta berariaz onartzea. Webgune honetara sartzen den pertsona orok hartzen du bere gain hemen ezartzen diren xedapenak eta aplika litekeen beste edozein lege-xedapen zorrotz betetzeko konpromisoa.

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak bere webgunean, aldez aurretiko abisurik gabe, egoki irizten dizkion aldaketak egiteko eskubidea du, ematen diren edukiak eta zerbitzuak zein eduki eta zerbitzu horiek aurkezten edo kokatzen diren modua aldatu, kendu edo gehituta. Baldintza hauek aldatu egin daitezkeenez, webgune honetara sartzen zaren aldiro baldintzok kontsulta ditzazun gomendatzen dizugu.

Informazio orokorra

REFRACTARIOS KELSEN S.A.
Belen Industrialdea, 1
20150 Aduna (Guipúzcoa).
España
IFK: A-20067054
Gipuzkoako Merkataritza-erregistroan inskribatuta dago, 1197. Liburukian, 204. Folioan, SS-3914 Orrian.

Pribatutasun-politika

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak datu pertsonalak babesten ditu, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzeko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan (DBEDBLO) eta lege hori garatzen duen araudian ezarritakoaren arabera..

Araudi hori betetze aldera, jakinarazten dizugu konfidentzialtasunez tratatuko direla webgune honen bitartez ematen dizkiguzun datu pertsonalak. Egiten diguzun eskabideari erantzuteko bakarrik erabiliko dira zure datu pertsonalak.

Jakinarazten dizugu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezerezteko, aurkaratzeko eta datuon tratamendua mugatzeko zure eskubideak erabil ditzakezula, araudian aurreikusitakoaren arabera, ondorengo helbidean: Egileor Auzoa 101, 20268 P.K. Altzo (Gipuzkoa) edo protecciondatos@calcinor.com helbide elektronikora idatzita, “Gaian” Datuen Babesa jarrita. Eman dizkiguzun datu pertsonalak egiazkoak direla bermatzen duzu, eta zure erantzukizuna da gerta litekeen edozein aldaketaren berri ematea. 

Webguneak behar bezala funtziona dezan, batzuetan beharrezkoa da webgunera jotzen duen ordenagailuaren hainbat informazio eskuratzea edo ordenagailua identifikatzea. Aipatutako identifikazioa egiteko, zure ordenagailuan aldi baterako gordetzen diren cookie izeneko fitxategi batzuk erabili ohi dira. Webgunean sartzen zarenean, automatikoki kontsultatzen ditu cookieak webguneak eta, horri esker, aurrez aukeratu zenuen hizkuntzan erakuts diezazuke edukia, eta aurrez egin dituzun aukeraketen araberako berariazko edukiak eskaini, beste funtzio askoren artean.

Cookieak onar ez ditzan konfigura dezakezu Interneteko zure nabigatzailea, baina, hori eginez gero, baliteke webguneak eskaintzen dizkizun funtzionalitate guztiak ezin erabili ahal izatea.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgune honetan jasotzen diren eduki guztiak –testuak, grafikoak, irudiak, diseinua eta eduki horiei dagozkien jabetza intelektualeko eskubideak, eta markak, izen komertzialak edo beste edozein zeinu bereizgarri barne, mugarik gabe– webgunearen titularraren jabetzakoak dira, eta hari dagozkio horien guztien gaineko eskubideak. Jabetza intelektual eta industrialeko araudiak behar bezala babestuta daude webguneko eduki guztiak, eta dagozkien erregistro publikoetan inskribatuta.

Debekatuta dago edukiak, osorik edo partzialki, edozein modu edo bitarteko erabilita –modu mekanikoan, elektronikoak, erreprografikoan edo beste edozein modutan– erreproduzitzeko edozein egintza, baita edukiak hedatzeko, publikoki komunikatzeko edo banatzeko edozein egintza ere, aurretiaz ez bada eskuratu REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietatearen edo haren jabe legitimoen idatzizko baimenik. REFRACTARIOS KELSEN S.S. sozietateak aurretiaz baimendu ez den edozein erabilera joko da egilearen jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen arau-hauste larritzat.

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietatea ez da izango webgune honetara sartzen diren pertsonek egiten duten edukien erabileraren ondorioz eragin litezkeen kalte-galeren erantzule, ezta erabiltzaileok egin litzaketen indarreko edozein lege-xedapenen urraketen erantzule ere.

Jabetza intelektual edo industrialeko eskubideen balizko urraketei edo webguneko edukiei buruzko edozein ohartarazpen egiteko, helbide elektroniko honetara idatzita egin liteke: protecciondatos@calcinor.com

Erantzukizuna

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak ez du izango webgune honetan argitaratzen den informazioaren ondoriozko inolako erantzukizunik izango, baldin eta informazio hori sozietatearekin zerikusirik ez duen hirugarren batek manipulatu edo txertatu badu.

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietatea ez da izango –hemen aipatutakoez gain beste batzuk ere izatearen kalterik gabe– foroetan, txatetan, blog-sortzaileetan, iruzkinetan, sare sozialetan edo hirugarrenei webgune honetan modu independenteak edukiak argitaratzeko aukera ematen dien beste edozein modutan argitaratu eta gordetako informazioaren eta edukien erantzule..

Nolanahi ere, REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak adierazten du berehala kenduko duela Estatuko zein nazioarteko legeriaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkako edozein eduki edo, hala badagokio, berehala kenduko duela webgune horretarako birbideratzea, dagokion edukiaren berri emanez eskudun agintariei. Uste baduzu webgunean Estatuko edo nazioarteko legeriaren, moralaren edo ordena publikoaren aurkako edukiren bat dagoela, arren eskatzen dizugu jakinaraz diezaiozula berehala webgunearen administratzaileari.

Estekak

REFRACTARIOS KELSEN S.A. sozietateak ez du bere gain hartzen webgunean txerta litekeen kanpoko esteken gaineko inolako erantzukizunik, beraz, zeure erantzukizuna da, eta ez beste inorena, eduki horretara sartzea, haietan eraentzen duten erabilera-baldintzetan. 

Legeria aplikagarria

Lege-ohar honen alderdi guzti-guztiak eraentzen ditu espainiar legeriak. Edozein gatazka edo desadostasun gertatzekotan, Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegiei dagokiena izango da foru aplikagarria. 

Salaketen kanala

Sar zaitez REFRACTARIOS KELSEN sozietatearen salaketen kanalera: hemen.