Konprometituak

KELSENen, elkarrekin begiratzen diogu etorkizunari

GURE SEKTOREAREN ERRONKA TEKNOLOGIKOAK EZAGUTZEN DITUGU, ERANTZUKIZUN KORPORATIBO ZORROTZENETIK EGITEN DIEGU AURRE.

Prozesuen eraginkortasuna

KELSEN, bere produkzio eta kontrol prozesuen automatizaio integraleruntz jotzen ari da, helburua akatsen detekzio azkarra, haien murrizketa eta zuzenketa delarik. Honela bere negozioa eta eskeinitako zerbitzuak optimizatzea bilatzen du.

Jasangarritasuna

Duen erantzukizunaz jabetuta, etorkizun jasangarri baten aldeko apustua egiten du KELSENek, ez bakarrik jardueratik bertatik eratorritako produktuak berrerabilita, baizik eta baita gure bezeroei haien jardueratik eratorritakoekin lagunduz ere.

Produktuen ekodiseinua

Sektoreak dituen beharrei erantzun errentagarri, eranginkor eta jasangarriak emateko, ikerkuntza eta ekodiseinua erabiltzen dugu egunerokoan. Horretarako KELSENek bere jakinduria, esperientzia eta abangoardiako teknologia duen laborategia erabiltzen du produktu berrien IKERKUNTZA eta GARAPENA egiteko.

Energia-eredu berrietarako soluzioak

Energia-iturri berriek erregogor berri eta egokituak beharko dituztenez KELSENek erreferentziazkoak diren Berrikuntza-proiektuetan kolaboratzen du. Egunerokoan ikerkuntza eginez, gure bezeroen behar berriei erantzun aproposak emateko lan egiten dugu.

CO2 emisioak murriztea

Europa mailan datozen urteetarako ezarrita dauden ingurumen-konpromisoak betetzeko jarduketa-plan bat dute abian CALCINOR-ek eta KELSENek.

KELSEN GAURKOTASUNEAN

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN PROIEKTUA

KANPOKO ARGITERIA-SISTEMA HOBETZEA

Proiektu honen esparruan egindako jarduketekin, KELSENek LED teknologiako luminariak izan ditzake, energia elektrikoaren kontsumoa murrizteko eta mantentze- eta berritze-gastuak murrizteko, bizitza baliagarri handiagoa duten luminariak baititu. Era berean, proiektuarekin instalazioen argiteria hobetzea lortu nahi izan da, gune gehiago argiztatuz eta modu hobean. Proiektuaren garapenak Europar Batasunaren finantza-laguntza izan du, 2014-2020 aldiko Eskualdeen Garapenerako Europako Funtsaren (EGEF) bidez.

ERAGINKORTASUN ENERGETIKOAREN PROIEKTUA

PANEL FOTOVOLTAIKOEN INSTALAZIOA

Kelsenek energia-eraginkortasuna hobetzearen eta eguneroko jardunean energia berriztagarriak erabiltzearen aldeko apustua egin du. Horretarako, 2023an, 330 kWn-eko instalazio fotovoltaiko bat instalatu du, FV monokristalino eguzki-teknologiako 460 Wp-eko 724 panelez osatua. Europar Batasuneko Next Generation dirulaguntzaz gain, Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak (IDAE) sustatutako laguntza izan du inbertsio horrek.

Adituak

Altzairugintzaren industriarako dolomía-erregogorren ekoizpenean adituak gara.

Ezagutu gure produktuak

Ongi etorri KELSENera

Puntako produktu erregogorrak.

Ezagutu gaitzazu

Copyright © 2023 REFRACTARIOS KELSEN S.A.

This site is registered on wpml.org as a development site. Switch to a production site key to remove this banner.